2011/05/01 - 2011/05/31 14:00

Gela irekia egitasmoarekin, informatika ikastaroak KZgunean

Gela irekia egitasmoarekin, informatika ikastaroak KZgunean
KZ gunean, Aramaio

Gela Irekia izeneko egitasmoarekin Aramaioko Udalak Bastida akademiarekin lankidetzan zenbait ikastaro egiteko aukera dakar. Maiatzean zehar izango dira ikastaroak. Udaletxean, liburutegian edota Arrasateko Bastida akademian eman daiteke izena. Ikastaroak honako hauek dira: hastapena Windows eta Word, Windows XP sistema eragilea, Word (oinarrizko maila), Word (maila aurreratua), Excel (oinarrizko maila), Excel (maila aurreratua), Power Point, IT txartela eskuratzeko prestakuntza. Ikastaro horiek 20 orduko iraupena izango dute eta 80 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, Photoshop eta Dreamweaver programak ezagutzeko ikastaroa 30 ordukoa izango da eta prezioa, 140 eurokoa. Ikasle eta langabeek %50eko deskontua izango dute.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak