2011/02/05 17:30

'Txanpinoien' bertso saioa

Armentiako Armentegi sagardotegia, Aramaio

Arabako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen duen saioa da. Arabako Txapelketako Bertsolarien artean txapeldun bat izendatzea da helburua. Aurten ezberdina izango da 2010eko txapelketa taldeka izan zelako. Aramaio taldea izan zen 2010eko txapelduna. Txanpinoien saioan, azken urteetan bakarka Arabako txapeldunak izandakoen aurka jokatuko dute aramaioarrek.

Saioa izango da otsailaren 5ean, zapatua, Armentiako Armentegi sagardotegian. Bazkaria 15:00etan izango da, eta bertso saioa 16:30ean. Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com helbidera idatzi edo deitu 675 70 79 71 zenbakira. Saioa doan izango da eta bazkaria 15 euro bazkideendako eta 30 gainontzekoendako. Lierni Altuna izango da gai jartzailea.

Txapeldunek txanpinoi bandeja bat irabaziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak