Zuiako Koadrila., Aramaio
'Zuiako Koadrilari begirada bat' izenburuarekin, argazki lehiaketa deitu dute. Koadrilako sei udalerrietan hartutako argazkiak aurkez daitezke. Edozeinek har dezake parte. Honako helbidera bidali behar dira lanok: Zuiako Koadrila; Udaletxeko plaza 1, 2. ezk.; 01130 Murgia (Araba). Honako sariak daude: 400, 300 eta 200 euroko sari bana eta euskal buztingintzako pieza bana; horiez gain, herri bakoitzeko, 75 euroko sari bana.
Argibideak: www.cuadrillazuia.com edo 945 43 01 67.
Mugaeguna urriaren 22a da.