Aramaioko plazan, Aramaio
Aramaio hobeto eta gehiago ezagutzeko asmoarekin, Orixol Mendi elkarteak eta Aramaixoko Gazte asanbladak mendi irteera bat antolatu dute.Hitzordua, larunbatean, 9tan herriko plazan da. Egingo den ibilbidea hauxe da:TEILAMENDI-IPISTE-SANTIKURTZ ABADEAREN KOBA.Hamarretakoa koban egingo da, eta norberak eraman beharko du. Irteera honen helburua Aramaio hobeto ezagutaraztea eta giro onean goiz polit bat pasatzea da. Animatzen den edozein gonbidatua dago.Sarri kanpora joaten gara, bertakoa ezagutu gabe, animatu zaitezte!!
Hizkuntza: Euskara