Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa., Aramaio
Jakinarazi digutenez, Deba Garaia elkarteak traktore-gidariak eta traktoredunak behar ditu, baserriko hainbat lan egiteko. Interesa dutenek Deba Garaia elkartera jo beharko dute urriaren 21a baino lehen. Bergaratik Antzuolara dagoen errepide zaharraren ondoan dago Deba Garaia elkartea, justu errepidea mozten den lekua baino apurtxo bat lehenago.
Bestalde, nekazaritza kontuekin jarraituz, gogoan izan ustiapenak hobetzeko laguntzei dagokienez azaroaren 1era arteko epea dagoela eskaerak egiteko.
Hizkuntza: Euskara