San Martin eskolakoak Santa Ageda ospatzen 2012

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko otsailaren 3a

Aramaion, San Martin eskolakoak bai Eguraldiak baldintzatu egin du Santa Ageda bezperako ospakizuna San Martin herri eskolako ikasleendako. Izan ere, haur hezkuntzakoak ezik beste ikasle guztiek baserri auzoetan abestu izan dute urtero baina aurten guztiek kalean abestu behar izan dute elurrak eta izotzak eraginda. Hirugarren mailatik aurrerakoak izan dira apur bat aldendu direnak, Ibarra auzo inguruko baserrietara, hain justu. Guztiak ere gustura aritu dira eztarriak berotzen. Tarteka, hotza ahazteko, eguzkia izan dute lagun, gainera. Eta, nola ez, udaletxean abestu ondoren hamarrateko ederra egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak