Irudiaren balio artistikoa eta ordezkatzeko zein komunikatzeko duen gaitasuna hartuko ditu aintzat epaimahaiak. Era berean, moldatzeko erraza duen diseinua den ere baloratuko dute, euskarri ezberdinetan erabili ahal izateko. Hori bai, epaimahaiak lehiaketa irabazlerik gabe uztea erabaki dezake, aurkeztu diren lanek ez badute gutxieneko kalitaterik. Abenduaren 31a baino lehen bidali beharko dira lanak, honako helbide elektronikora: alaiak202@gmail.com.
100 euroko saria jasoko du irabazleak eta sari banaketa Alaiak elkarteak egingo duen batzarrean egingo da, 2014ko urtarrilean. Argibide gehiagorako deitu 605 720 531 telefono zenbakira.