Bi auto-gidari zauritu dira Aramaion, auto istripu batean

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko aza. 28a, 20:56

Araba 2620 errepidean izan da istripua, Aramaiora bidean, 18:15ean. Bi autok (Peugeot 207 eta Peugeot 406) alboko talka izan dute eta bi auto-gidariak zaurituta Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte. Hala ere, Herrizaingo sailetik adierazi digute golpeengatiko minengatik eraman dituztela ospitalera eta ez daudela larri zaurituta. Momentu hauetan, istripuaren tokian garabia dago, baina Herrizaingo sailetik jakinarazi digute errepidean ez dagoela auto-ilararik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak