Bestalde, ekintza aipagarrienak San Martin eskolak antolatu ditu. Abenduaren 2an magia saioa egongo da Eriz magoaren eskutik, Kultur etxean (14:30). Ikuskizunaren ostean, guraso elkarteak txokolate-jana prestatu du (16:00). Abenduaren 3rako, berriz, hainbat ekintza antolatu dituzte: pegatinak banatuko dituzte (09:00), Ongi etorri San Martin eskolara abesti ofiziala abestu eta dantzatuko dute (10:40), bertsoak abestuko dituzte Euskaraz bizi nahi dut kantuaren doinua oinarri hartuta (11:00) eta amaitzeko, Euskaraz bizi nahi dut abestia bera dantzatu eta kantatuko dute (11:30).