Konpromiso "irmoa" du Udalak indarkeria matxista "errotik" ezabatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 25a, 16:38

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur eta Udal Gobernuak legealdi hasieratik erakutsi duen moduan, konpromiso "irmoa" du "gizarteko gaitz" den indarkeria matxista "errotik" ezabatzeko, ahalik eta instituzio eta norbanako gehienekin.

Oharkabean pasatzen diren jarrera matxistak nabarmentzen dituzte azaroaren 25a dela-eta argitaratutako adierazpenean: "Indarkeria matxistak askotariko aurpegi eta adierazpenak dauzka, eta emakume guztiei eragiten die bizitza osoan zehar. Ikuspegi horretatik begiratuta, eraso matxistak ez dira gizon gutxi batzuen jokabide soilak, emakumeen eta gizonen elkarrekiko bizitza antolatzeko eraikitako eredu baten parte baizik".

Indarkeria matxista justifikatzen duten bitartekoei ere erreparatu diete: "Erlijioak, hizkerak, komunikabideek, familiak eta hezkuntzak zeresan handia dute indarkeria matxistaren legitimazioan".

Konpromisoan sakontzea

Alor honetan "beharrezko" ikusten du Udal Gobernuak politikarien eta herritarren adostasunean eta konpromisoan sakontzea: "Batera bizitzeko guneak sortzea, non emakumeek indarkeria matxistatik aske bizitzeko aukera izango duten". Gaur elkarretaratzea deitu du Bizente Goikoetxea plazan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak