Hockeyak badu lekua Debagoienean

Jagoba Domingo 2013ko aza. 24a, 21:47

Dragons-ek 4-9 irabazi zuten Hanka Labankako neska mutikoen aurkako norgehiagok. Partidu bitxi zein ikusgarria jokatu zen atzo goizean Aramaioko kiroldegian. Patinak, kaskoak, eskumuturrekoak eta belaunetakoak jantzi eta sticka hartu ondoren, hockeyan jokatzen hasi ziren Hanka Labankako eta Dragons taldeko gaztetxoak.

ASTEBURUKO KIROL KRONIKAK

Ribabellosatik etorri zen Dragons taldea, bigarrengoz Hanka Labankakoen aurkako lagunarteko partidua jokatzeko, eta garaipena Araba aldera eraman zuten; izan ere, 4-9 galdu zuten etxekoek.

Hala ere, garaipena lortzea gutxienekoa zen atzo. Duela urtebete inguru hasi ziren domeketan hockey-an entrenatzen Aramaioko kiroldegian Hanka Labankako gaztetxoak. Aramaio eta Bergarako neska-mutikoak patinen gainean ondo defendatzen direla argi zuten atzo, eta partidua galdu arren, itxura ona eman zuten Aramaioko kiroldegian.

Lehenengo gola etxekoentzat

Hanka Labankako taldeak inauguratu zuen markagailua, izan ere, aurkarien atera heldu eta lehenengo aukeran egin zuten gola. Horren ondoren baina, Dragons-ekoek euren esperientzia ezarri zuten eta markagailuan eta jokoan aurre hartu zuten.

Arabarrek urte dezente daramatzate patinen gainean eta hori kantxan ikusi zen arren, norgehiagokaren hainbat momentutan, ondo baino hobeto jokatu zuten etxekoek.

Publikoa gustura

Gozatu ederra hartu zuten gerturatu ziren ikusleak, batez ere partiduko azken minutuetan.
Hanka Labankako jokalariek kantxan eroso sentitzen hasi ziren, eta batek baino gehiagok partiduari buelta emango ziotela sinesten hasi ziren. Atezainak sekulako lana egin zuen, eta aurrean aukerak gol bihurtzeari ekin zioten; hala ere, ez zen nahikoa izan eta emaitza 4-9koa izan zen.

Kirol ikusgarria

Gurean nahiko ezezaguna izan arren, argi geratu zen atzo hockeya kirol ikusgarria dela. Partidu azkarra, dinamikoa eta dibertigarria ikusteko aukera egon zen. Beraz, aurrerantzean hockeyan inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, Aramaiora hurbildu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak