Santa Zeziliaren omenezko kontzertua domekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 22a, 11:00

Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere kontzertu berezia eskainiko du Bizente Goikoetxea abesbatzak Santa Zeziliaren omenez. Domekan abestuko dute, San Martin elizaren barruan, meza nagusiaren ostean (12:30).

Hainbat pieza interpretatuko dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz: Bizente Goikoetxearen Ave Verum, Benito Lertxundiren Erribera, Jose Antonio Aranbururen Cancion del viejo poeta, Alexander Lesbordesen Kantuz, Manuel Penellaren Don Gil de Alcala eta F. Cabedoren Camino del indio, besteak beste. Beste zenbait kantu herrikoi ere kantatuko dute, Xarmangarria eta Goizian argi hastia, esaterako. Kontzertuarekin amaitzeko Antonio Errarte abesbatzako zuzendariak egokitutako Zezili done ziñan kantua interpretatuko dute.

Datozen emanaldiak

Gabonetan bi kontzertu eskainiko dituzte, Aramaion zein Arrasateko San Andres auzoko elizan. Urtarrilaren 4an, Gasteizko Udalak gonbidatuta, Artium plazan abestuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak