Udalak, "inposaketa" horren aurrean herri batzar irekietan hartutako erabakia bete du: "Inposaketari buelta ematea erabaki zen, udalerrian elkarbizitza garatzen duten nazionalitate ezberdin guztien bandera jartzea. Modu horretan, herri batzarretan erabakitakoa aurrera eramanez, gure artean dauden sentimenduei bandera espainola bakarrik jarrita baino askoz hobeto erantzuten diogula uste dugu".
"Nortasuna adierazteko" deia
Udalerrian dauden nazionalitate guztietako banderak jartzeaz haratago, Udalak honako deia egin du: "Inposaketa eta asimilazio ahalegin hauen gainetik, aramaioarrak gure herriaren nortasuna adierazi eta defendatzera animatzen ditugu".