Saio horietan gurasoek eta haurrek ekintza batzuk burutzen dituzte, hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuen gaineko gomendioak eta beste hainbat ekintza, liburuekin gozatzeko eta idatzizko literaturaren curriculum bat pixkanaka osatzen joateko.
Hainbat helburu zehatz dituzte: irakurketa sustatzea, kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea, guraso eta haurraren arteko irakurketa giroa sortzea, gurasoak ozenki irakurtzen trebatzea eta haurrek giro lasai baten goza dezaten lortzea, besteak beste.
Ekimena hilaren 18an helduko da Aramaiora. 3 eta 6 urte arteko haurrendako eta horien gurasoendako antolatu dituzte, eta liburutegian elkartuko dira. Beste bi saio ere egingo dituzte, abenduaren 16an eta urtarrilaren 20an. Izena eman gura duenak liburutegira jo beharko du eta bertan bete beharko du izen-emate fitxa.