Fagor Etxetresnen porrota ere izan zuten hizpide osoko bilkuran. EAJko Iñaki Nafarrate eta Bilduko izan Andoni Solupe ezik, gainerako zinegotzi guztiak egon ziren osokoan eta horiek guztiek aldeko botoa eman zioten adierazpen instituzionalari. Hala, Udalak bat egiten du ofizialki kooperatibismoaren oinarrian egon diren elkartasun printzipioekin: "Udalak konfiantza osoa du oraingoan ere printzipio horiek aplikatuko direla, egoera larri honi irteera emateko eta ahalik eta lanpostu gehien bermatzeko". Ramon Ajuria alkateak eguenean adierazi zuen Etxetresnen auziari "ikuspegi orokor" batetik egin behar zaiola aurre.