Aramaixo taldeak Euskal Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du bihar, kiroldegian (19:00)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko azaroaren 8a

Bi asteko atsedenaldiaren ostean, areto futboleko Euskal Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du bihar Aramaixo taldeak. Real Beni taldea izango dute aurkari, etxean, 19:00etan. Lehen bi jardunaldiak galduta, aramaioarrak azkenak dira sailkapenean –zortzi gol sartu dituzte eta 17 jaso–. Real Beni taldeak, ordea, jokatu dituen bi partiduak irabazi ditu eta hirugarren sailkatu moduan iritsiko dira Aramaiora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak