Txirritola elkarteak antolatuta, Txirripartxis lehiaketaren 14. edizioa ospatuko dute domekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 4a, 10:30

Txirritola euskara elkartearen eskutik Txirripartxis lehiaketaren 14. edizioa ospatuko da domekan, hilak 10, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 6 urtetik 14 urtera artekoak 16:00etan hasiko dira eta 15 urtetik gorakoak, berriz, 17:30ean. Sariak ere adinaren arabera banatuko dira: 6 urtetik 14 urtera artekoetan lehenak 30 euroko txartela jasoko du eta bigarrenak, berriz, 20 eurokoa. 15 urtetik gorakoetan, ordea, lau onenak sarituko dituzte: 50 euroko txartela, 40 eurokoa, 30 eurokoa eta 20 eurokoa jasoko dute lehen lau sailkatuek, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak