Gaurko deituta zegoen osoko bilkura azaroaren 7an egingo da, 18:30ean. Honela azaldu dute erabakia: "Aramaioko Udalak bat egiten du Fagor Etxetresnak kooperatibak bizi duen egoerarekin eta gaurko deituta dagoen manifestazioari babesa ematen dio. Hori dela eta, gaurko aurreikusita zegoen osoko bilkura datorren astera atzeratuko da".