1950ean jaiotako aramaioarrak irteera berezia egin zuten urriaren 19an. Errioxa aldean ibili ziren eta, besteak beste, Remelluri eta Dinastia Vivanco upeltegiak zituzten. Azken upeltegi horretan bazkaldu zuten eta ondoren bertako ardoaren museoa bisitatu zuten. Museoa bisitatu ostean, Haron egin zuten geldialdia eta gero Aramaiorako bidea hartu zuten. Eguna borobiltzeko Ehiztari Txoko elkarte gastronomikoan afaldu zuten: "Ederto ibili ginen, denok umore ederrean", adierazi digute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.