Jai giro ederrean igaro dute Aramaion Erretiratuen Eguna

Miren Arregi Amasorrain 2013ko urr. 26a, 18:12

Herriko jai nagusiak dirudite baina ez da horrela; hain zuzen ere, Erretiratuen Eguna izan da zapatuan Aramaion. Animalien azoka, artisau azoka, taloak, dantzariak, abesbatzak, meza... Herritar asko kalean gora eta behera. Izan ere, jai giro ederra izan da bertan. Aurten 102 lagun elkartu dira kiroldegian bazkaritarako. Urtero moduan, gizonezko zein emakumezko edadetuenak omendu dituzte, aurten,  1918ko martxoaren 1ean jaiotako Maria Angeles Beitia, eta urte bereko uztailaren 4an jaiotako Balentin Ibabe.

Erretiratu zein erretiratu bariko, goiz pasa politaz gozatu ahal izan dute zapatuan Aramaion. Nardeaga kalean 60 postutik gora ipini dituzte; baserriko produktuak, artisau lanak eta animaliak egon dira ikusgai. Gainera, azokaz aparte ere egon da ekintzarik; esaterako, hildakoen aldeko mezan, Bizente Goikoetxea eta Papargorri Abesbatzak aritu dira kantuan. Ondoren, dantzariek emanaldia eskaini dute.

Azokako postuei begira jende dezente ikusi dugu. Baita txorizo taloa jaten ere. Baserriko produktuak eta artisau lanak salgai ipini dituztenak, baina, ez zeuden oso gustura saldutakoarekin. Gutxi saldu omen dute.

Biomasaren gainekoak erakargarri

Azokan baziren bi postu berezi, biomasarekin erlazionatutakoak. Etxean berogailua eta ur beroa izateko energia berriztagarrien gainekoek interesa piztu dute. Postuetako bat Sugar enpresak ipini du eta bertan, biomasa bidez funtzionatzen duen galdara ikus zitekeen. Ekosua enpresakoek, berriz, egur berogailu metatzaileen gaineko informazioa eskaini dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak