Agirrek ez du helburu zehatzik: "Bertsolariondako gailurra da txapelketa nagusia. Nire kasuan debuta da eta beraz, ez dut postu onik egitea espero. Zapatuko saiora begira nago, disfrutatzeko aukera emateko gertu. Parte hartzea bera izan da helburua eta hori bete dugu".
Ikusle kopuruaren gainean ere egin digu berba bertsolari aramaioarrak: "Kanporaketa izanik ere 700 lagunendako lekua du pilotalekuak, Arabako txapelketako finalean beste. Bertsozale asko dago eta kualifikatuak dira gehienak".