Bide judizialari heltzeko aukera dago, baina bide horri heldu ezkero "kasu gehienetan" gastuak handiagoak izango dira AHTko lanak gidatzen diharduen Espainiako Sustapen Ministerioak eman ahalko dituen kalte-ordainak baino. Orain, Udalak planteatzen duena da beste erreklamazio bat jartzea, "denbora irabazteko". Era berean, hainbat dira kalte-ordainak eskatzeko asmoa izan arren, tramite konplexuak direlako bidean geratu diren herritarrak.
Espainiako banderaren auzia ere hizpide
Espainiako bandera udaletxean jartzeko aginduaren gainean ere egin zuten berba batzarrean. Ikurrinari omenaldia egitea eta herrian bizi diren nazionalitateetako banderak jartzea aurreikusten dute. Hala ere, horiek guztiak zehazteko beste batzar bat egingo dute hilaren 29an, Sastiñan bertan (19:00).