Udalaz aparte, herri osoa inplikatzen da urtero erretiratuendako jaian dena ondo irten dadin: elkarte gastronomikoak, Lagun Artea Dantza Taldea, Trikitixa Eskola, Papargorri eta Bizente Goikoetxea abesbatzak eta herriko txistulariak. Arabako Diputazioak, Laboral Kutxak eta Kutxabankek ere babesten dute.