Jende askok agertu dio elkartasuna Irati Muxikari

Iure Eizagirre 2013ko urr. 13a, 12:13

Bihar hasiko da Madrileko Auzitegi Nazionalean Segiren aurkako auziaren epaiketa eta auzipetuen artean dago herrian bizi den Irati Muxika gaztea. Berari babesa agertzeko Irati Libre Eguna egin zuten atzo herrian eta jende asko batu zen.

11:00etan Libre. Elkartasuentik konpromisora zioen horma-irudia margotzen hasi ziren Sastiñako ate ondoan, eta horretan aritu ziren Bizente Goikoetxea plazan bestelako ekintzak egin zituzten bitartean.

Herritarrek egindako pintxoak probatzeko aukera egon zen, trikitilariek herriko kaleak alaitu bitartean. Gero, bertako zenbait musikarik kanta batzuk abestu zituzten eta atzorako propio prestatutako bertso musikatuak ere eskaini zituzten. Horien ostean, dantzan ibili ziren plazan.

"Sentsazio ona"

Irati Muxikak adierazi zuenez, "sentsazio ona dut bai egubakoitzean Arrasaten egindako ekitaldiarekin bai Aramaiokoarekin. Jendea animatu da eta etxeko lanak eta konpromisoa hartu ditu". "Horrela bakarrik lortuko dugu bidegabekeria honekin amaitzea", gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak