Azken urteetako ohiturari eutsiz, Udaleko euskara zerbitzuak euskara ikastaroak antolatu ditu 2013-14 ikasturterako. Hiru ikastaro mota eskaintzen dira: hastapen ikastaroa, alfabetatze ikastaroa eta mintzalagun programa. Aurreko ikasturtean bi talde izan ziren martxan, alfabetatze ikastaroa eta mintzalagun taldea. Bien balorazio positiboa egiten du Udalak eta ikasturte berrian talde horiek jarraitzea espero du. Izena emateko epea urriaren 24 arte dago zabalik eta interesa dutenek udaletxera jo beharko dute: 945 44 50 16.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.