Audientzia Nazionalean epaituko dute Muxika urriaren 14an, beste 39 gazterekin batera. Segiko kide izateaz akusatuta, 2008ko azaroan atxilotu zuten lehenengoz. Hiru hilabete egin zituen espetxean eta 10.000 euroko fidantza ordainduta baldintzapean utzi zuten aske. Urtebete beranduago berriro atxilotu zuten eta 20 hilabete espetxean egon eta 20.000 euroko fidantza ordaindu ostean baldintzapean –astero epaile baten aurrean aurkeztu behar da eta ezin da Espainiatik irten– utzi zuten aske berriro: "Libre izateko nahiak eraman ninduen espetxera eta libre izateko nahiak nakar zuregana, babesa, elkartasuna eta konpromisoa eskatzera. Epaiketak gelditzeko unea iritsi da", dio.