Denetik eta denendako izan dute aste bukaeran Untzilako jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urriaren 6a

16 bikotek hartu dute parte I. Mus txapelketan eta ehun bat bolarik gaurko txapelketan.

Horrela esan digu auzo-alkate Ekaitz Zubiak. Egubakoitzean hasi ziren jaiak eta hiru egunetan bertsotan, kantuan, dantzan, musean eta bolotan egin dute. Adin guztiendako ekintzak izan dituzte eta kanpotik ere joan zaie jendea bisitan, gehienbat Aretxabaletatik, Arrasatetik eta Aramaiotik.

Egubakoitzean bertso-afaria izan zuten Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin: 50 lagun elkartu ziren. Zapatuan, berriz, umeendako pailazoak eta puzgarria izan zituzten, eta I. Mus txapelketa jokatu zen. Jose Luis Errastik eta Traillasek irabazi zuten. Bolo txapelketak ere jende ugari ekarri zuen; ehun bat lagun inguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak