Aramaion ere Maritxu Kajoi?

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 4a

Maritxu Kajoi Aramaioraino heldu da aurten. Miraria akaso, edo Aramaion ere txikiteroen ama birjinak jarraitzaile asko dituen adierazle. Sastiñako atean agertu da benetako Maritxuren imitazioa, eskapulario eta loraz lagunduta: "Maritxu Kajoik miraria aurreratu al du? Gaur goizean Sastiña ermitako atean bere irudia agertu da lora sorta batekin", jakinarazi digu herritar batek. Eguneko bitxikeria behintzat utzi du Maritxuk honezkero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak