Gaur hasi eta domekara arte, jaiak izango dira Untzilan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 4a, 14:24

Urriko lehen asteburua izanik, jaiak ospatuko dituzte Untzila auzoan. 19:00etan hasiko dira jaiak kanpai jotze eta suziri jaurtiketarekin. Gero, auzo afaria (21:00) egingo dute eta ondoren, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek girotuko dute afalostea.

Zapatu goizean auzoko hildakoen omenezko meza (12:00), eta trikitilariak eta umeendako puzgarriak izango dira (12:30). Arratsaldean ere, hainbat ekintza: mus txapelketa (16:00), Patxin eta Potxin pailazoen antzerkia (17:00), eta umeendako buruhandiak, txokolate-jana, puzgarriak eta jolasak (18:00). Gauean Javisound taldearen musika eta ikuskizuna (22:30) izango dira eta egunarekin amaitzeko, Murumendi Elkarteko XXXII. Bolo Txapelketa (23:00). Lau onenendako sariak egongo dira. Domekan, azkenik, mendi irteera egingo dute (10:00) eta gero meza nagusia egongo da (12:00). Jaiak, baina, Manu Istueta eta Joxe Mari Pelaezen bermut dantzarekin (13:00) agurtuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak