Irati Mujika: "Halako babesa sentitzea garrantzitsua da uneotan"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 25a, 18:26

Duela bi urtetik Aramaion bizi den Irati Mujika gazteari babesa adierazteko 25 lagun elkartu ziren atzo Sastiñan. Segiko kide izateaz akusatuta, Audientzia Nazionalean epaituko dute Mujika urriaren 14an, beste 39 gazterekin batera.

Mujika 2009ko azaroaren 24an atxilotu zuten: "Halako babesa sentitzea garrantzitsua da uneotan. Espetxean urtebete eta bi urte artean igaro ditugu eta milaka euroko fidantzak ordaindu ondoren –750.000 euro guztira– guztiok baldintzapean aske gaude orain: aldiro epaile baten aurrean aurkeztu beharra dugu eta gutako asko ezin gara Espainiatik irten", dio Mujikak.

Dei berezia urriaren 12rako

Aramaiorako dei berezia egin dute urriaren 12rako eta prestaketa lanei ekiteko "ideia berriak" biltzea helburu batzarra egingo dute urriaren 1ean, Sastiñan bertan (20:00): "Herritar zein talde guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu parte har dezaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak