Aramaioko rallysprintean giro bikaina eta Gorka Antxustegi azkarrena

Imanol Beloki Unamuno 2013ko ira. 23a, 19:08

Aramaixoko Rallysprinteko irabazlea Gorka Antxustegi izan zen bere Peugeot 205arekin. Berez, Iker Gayoso izan zen lehena sailkapen nagusian, baina gidari batzuen kexuengatik autoa aztertu eta pistoia behar baino handiagoa zela konturatu ziren. Zilindrada handiagoa izateagatik deskalifikatu egin zuten.

Asteburuko kirol kronikak

FUTBOLA: 

GOITIBEHERAK:

ESKUBALOIA: 

TXIRRINDULARITZA: 

ARKU-TIROA:

MENDIA:

ARRANTZA:

Auto txikientzat lasterketa bikaina izan ohi da Aramaiokoa, baina pilotu batzuk beldurrez zeuden lasterketa aurretik, errepidearen egoera zela eta. Asfaltoa altxatua zegoen tramu batean eta errepidea zikin samar zegoen.Azkenean, arazo larririk gabe amaitu zen eta partaide zein ikusle guztiek asko gozatu zuten lasterketaz.

Pentsatzen zen baino ikusle gutxiago gerturatu zen Euskal Herriko azken rallysprintera. Bertaratutakoak gustura ibili ziren lasterketaz gozatzen eta eguraldia ere lagun izan zuten, bai lasterketa ikustera joan zirenek, bai auto gidariek. Aramaioko XII. Rallysprintean 47 pilotuk hartu zuten irteera, batzuek auto hobeekin, beste batzuek makalagoekin, baina ikusleek pozik animatu zituzten euren pilotu eta auto gustukoenak.

Bigarren mangan, aldiz, gertakari txiki batzuk izan ziren eta ikusleek pixka bat luzeago itxaron behar izan zuten. Auto bat arekatik irten zen eta larrialdietakoei laguntza eskatu bezain pronto, antolatzaile eta ikusle batzuen laguntzaz berehala atera zuten autoa. Gertaera hau ez zen bakarra izan: beste auto bati azeleragailuko kablea hautsi zitzaion eta olioa ere isuri zen tramu batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak