Hamar baserritako sagardoak
Euskara erabiltzeko mezua aldarrikatzeko eguna izateaz gain, festarako eguna ere izan zen Aramaiokoa. Bizente Goikoetxea plazan herriko hamar sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera izan zen eta herritarrek sagardoa "oso ona" zegoela adierazi zuten: "Txispadunak eta txispa gutxiagokoak, sagar motaren araberako askotariko sagardoa dastatzeko aukera dago, eta sagardo oso ona dago". Talo eta pintxoak ere gustura jan zituzten aramaioarrek eguerdian.
Alberto Barrondo Oletako artisauaren argizaiola erakusketa ere atzo zabaldu zuten Sastiñan eta herritar ugari bertaratu ziren argizaiolak ikustera.