Aramaioko Rallysprintean ia 50 pilotu, zapatuan

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 20a, 08:00

Bihar, zapatua, beteko ditu Aramaioko rallysprintak 12 urte, eta irteera puntuan 49 pilotu batuta egingo dute ospakizuna: "Kopuru polita da, lasterketa ondo joan dadin aproposa, eta gainera, badirudi eguraldiak lagundu egingo duela", diosku antolatzaile lanetan dabilen Eneko Uribek. "Izan ere, pilotu gehiegi izatea ere arazoa da, antolatzaileendako buruhaustea".

Egia da iazko lasterketaz alderatuta parte-hartze kopurua txikiagoa dela, iaz 68 pilotuk korritu zutelako lasterketa. Eta arrazoi garbi bat dago, datorren asteburuan Donostia Hiria Gipuzkoako Rallya jokatuko dutelako, eta pilotu askok hitzordu horretara begira indarrak –eta xoxak– gordetzea erabaki dutelako. 

14:00etan errepidea moztu 

Lasterketako lehenengo txanda 15:00etan hasiko dute, eta antolatzaileek azken hiru urteotako ibilbideari eutsiko diote. Horrek esan nahi du autoak pilotalekua baino apur bat goragotik abiatuko direla, Uribarri auzoruntz, handik Aixolara egiteko. Eta, azken edizioetan moduan seguru jende gehien Uribarri auzoaren ostean dagoen saltoan, Aixolako auzoan, eta Gantzagako bidegurutzean pilatuko dela.  

Etxeko pilotuei dagokienez, Inhar Amenabarrek ez du autoa gertu etxean korritzeko, eta Gorka Idigoras da bailarako ordezkari bakarra. Aurrealdeko postuengatik borrokan, ostera, Gorka Antxustegi, Ander Arana, Joxe Labaka, Tarsicio edota Txus Jaio moduko pilotuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak