Segiko kide izateaz akusatuta dagoen Irati Mujikari babesa erakusteko batzarra hilaren 24an, Aramaion

Duela bi urtetik Aramaion bizi den Irati Mujika gazteari babesa eta elkartasuna adierazteko batzarra egingo dute datorren martitzenean, hilak 24, Sastiñan (20:00). Urriaren 14an 40 gazte epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, Segiko kidea izatea leporatuta. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzagatik, eta gazte horien artean dago Mujika. Sastiñan egingo duten bileran, egoera salatu eta ekimen berriak antolatuko dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.