Eskola garraiorako eta euskara ikasteagatik diru-laguntzak emango ditu Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 9a, 13:44

Garraiorako laguntzak izango dira DBHko ikasleak –Institutukoak izan ezik– eta Batxilergoko Goi edo Erdi mailako heziketa zikloak eta Unibertsitate mailako ikasketak egiten ari direnendako. Euskara ikasteagatik ematen diren laguntzak, berriz, 2012-2013 ikasturtean euskara ikastaroa egin dutenendako izango dira. Eskaera udaletxean egin beharko da, irailaren 30a baino lehen. Eskatzailearen NAren fotokopia, matrikulazio agiria, banketxeko kontua eta langabetu txartelaren kopia aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako, udaletxera jo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak