Kirol Merituaren zilarrezko domina Maider Undarentzat

Goiatz Arana Begiristain 2013ko irailaren 7a

Kirol Kontseilu Goreneko presidente Miguel Cardenal Carrok jakitera eman duenez, borrokalari aramaioarra Kirol Merituaren Errege Ordenerako izendatua izan da; zilarrezko dominaren mailan ageriko da bertan, egindako kirol ibilbide arrakastatsuagatik.

Kirol Merituaren Errege Ordenerako sariak Espainian banatu ohi dituzten kirol mailako izendapenik garrantzitsuenak dira eta datorren urrian banatuko dituzte.

Maider Undak  Kirol Merituaren Errege Ordenaren izendapena jasotzen duen bigarren aldia da; 2010ean, brontzezko domina jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak