Dantzarako giroa sortu zuen Jazz 4 Joy taldeak atzo Aramaion

Iure Eizagirre 2013ko ira. 7a, 14:34

Jazz 4 Joy talde gasteiztarrak swing, jazz eta bossa doinuak eraman zituen atzo Sastiñara. 20:00etan zen hastekoa kontzertua eta ordu horretan jende askorik ez bazebilen ere, emanaldia hasterako 20 pertsona inguru batu ziren eraberritutako ermitara. Gerora handitzen joan zen jende kopurua.

Txikiteoko ordua aprobetxatuta, basoak eskuetan hurbildu ziren batzuk kontzertura eta zenbait umek ere kalea utzi zuten, zintzo-zintzo, lehen ilaran esertzeko.

Lehen abestiak lasaiak eta ikus-entzuleei ongi etorria ematekoak izan ziren. Txaloak ere lotsati samarrak oraindik. Zazpigarren abestitik aurrera, ordea, giroa berotu eta bikote bat dantzan hasi zen. Ordurako lurrean eserita zeuden zenbait helduren buru eta hankek ezin zioten mugitzeari utzi.

Talde gasteiztarrak 20 abesti inguru eskaini zituen, tartean Stevie Wonder edo The Policen bertsioak. Pixkanaka harreman goxoa sortu zen Jazz 4 Joyko kideen eta entzuleen artean, eta kontzertuak aurrera egin ahala jende gehiago animatu zen dantzara.

Gaueko 22:00ak aldera entzundako txalo eta oihuak kontzertu amaieran jendea gustura geratu izanaren erakusle izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak