Esandako moduan, orain arte Nekane Arrondok bete duen zuzendari lana Santi Romanek hartuko du. "Kanpora begira arduradun bat aukeratu beharra dago, baina barruan irakasleok maila berean gaude"; horiek izan dira haren lehen hitzak.
Elkarbizitza eta lankidetza
Zuzendari berriak aurtengo erronken gainean ere egin digu berba: "Eskola komunitateko elkarbizitza sendotzea eta herriarekiko lankidetza bultzatzea dira erronkak. Elkarbizitzaren arloan guztion parte-hartzea beharrezkoa ikusten dugu: ikasle, irakasle, guraso, sukaldari, begirale eta garbitzaileak, besteak beste. Herriari dagokionez, bi norabideetan indartu beharreko harremanak izan behar dira: eskolatik herrira eta herritik eskolara".