Ur barik geratu zen Ibarra abuztuaren 18an, ordubetez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ira. 5a, 19:13

Ur sarean arazoak izan ziren abuztuan. Hilaren 18an, Etxaguengo iturburuan izandako arazo tekniko baten ondorioz, ur barik geratu ziren ordubetez Ibarrako zenbait etxe. Udal langileen arabera, Ibargoian izan ziren mozketa luzeenak.

Ur depositua hustera doanean abisua ematen duen alarmaren berri  izan bezain pronto –telefono seinale eskasak langileek alarmaren berri izatea atzeratu zuen– Udaleko langileek "berehala" konpondu zuten arazoa: "Lau ordu inguruko autonomia duten beste depositu bat dugu halako kasuetarako", adierazi du langileetako batek. Langile horrek salatu gura izan duenez, "ordu erdi baino gehiago" behar izan zuen larrialdietarako ibilgailua garajetik ateratzeko, atean gaizki aparkatuta zegoen auto batengatik: "Ez da lehen aldia", dio. 

Untzilan ere arazoak

Era berean, Untzila, Suña eta Muru auzoetarako ur sarean matxura bat izan zen. Deposituan haizea sartu eta ur galerak eragin zituen, minutuko 30 litrora heltzeraino. Diputazioaren baimena jaso ostean, astebete eman zuten matxura konpontzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak