Lanean ziharduela Olaetan atzo hil zen gizonak 47 urte zituen eta Ubidekoa zen

Imanol Gallego 2013ko abuztuaren 28a

Segurtasun Sailak adierazitakoaren arabera, atzo gizon bat hil zen Aramaioko Olaeta auzoan baso-lanetan ari zela zuhaitz batek jota.

Lan istripua 11:30ean gertatu zen, Oletako mendi batean. Ordu horretan, zuhaitz bat erori zen langilearen gainean, eta kolpe handia eman zion. Larrialdi Zerbitzuen arabera, langilea gune aldapatsu batean konorterik gabe geratu zen. Ertzaintzaren hainbat patruila, bi anbulantzia eta suhiltzaileak ezbeharra gertatu zen tokira berehala irisi arren, medikuek ezin izan zuten ezer egin.

Jaurlaritzak azaldu duenez, Ertzaintzak eta Osalanek lan istripu honen nondik norakoak ikertuko dituzte. Bergarako AHTren lanetan gertatutako ezbeharraren ostean, erkidegoan 24 ordutan, heriotza eragiten duen bigarren lan istripu izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak