Txirritolak postal lehiaketa antolatu oporretarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 25a, 12:08

Opor giroa aprobetxatuz, Txirritola elkarteak postal lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez. Posta arruntez bidali beharko dira postalak, honako helbidera: Txirritola euskara elkartea, Kulturetxea, 01160, Aramaio (Araba). Txirritolako ordezkariek irailaren 15a baino lehen jasoko dituzte lanak eta orijinaltasuna eta euskararen erabilera baloratuko dute. Izan ere, postalak deskribapen labur bat izan beharko du. Postal onenak 70 euroko bonua jasoko du eta bigarrenak, berriz, 30 euroko bonua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak