Amaiera ezin hobea eman diete Aramaioko udalekuei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uztailaren 23a

Gaur amaitu dira Aramaioko udalekuak. Aurten lehen aldiz, hezitzaileek haurrekin batera antolatu dute azken festa. Bizente Goikoetxea plazan elkartu dira eta talde bakoitzak erakustaldi ezberdin bat egin du: herri kirolak, rock desfile bat eta Michael Jackson-en 'Thriller' bideokliparen antzezpen bat egin dituzte, besteak beste.

Ana Muñoa udalekuetako koordinatzaileak balorazioa egin digu parkean, haurrek indarrak berreskuratzen zituzten bitartean: "Udalekuak oso ondo joan dira, primeran. Eguraldiak asko lagundu digu eta umeak pozik ibili dira. Gurasoak ere etorri zaizkigu esatera orain arteko udalekurik onenak izan direla; irteera asko egin ditugu eta ekintza asko, inoiz baino gehiago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak