Aramaioko San Martin elizako kantu kontzertua, "arrakasta borobila"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 22a, 19:20

"Oso ondo egon zen. Aurrez bagenekien oso onak zirela, baina bakarlariek zein zarzuelako abesbatzak sekulako maila erakutsi zuten". Bittor Kortabarria Bizente Goikoetxea abesbatzako presidentearen hitzak dira, joan den hilaren 19an Aramaioko San Martin elizan izandako kontzertuaren gainean. Eliza bete egin zen: "150 lagun inguru batu ziren, arrakasta borobila izan zen. Balorazio ezin hobea egiten dugu". Kortabarriaren arabera, aramaioarrez gain hainbat arrasatear gerturatu ziren: "Ia erdiak arrasatearrak izango ziren".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak