Goizean meza eta trikitilariak egon ziren, eta bitartean txosnan edari freskoa eta txorizo zein bertan egindako patata-tortilla pintxoak dastatzeko aukera egon zen. Bazkalostean bolo txapelketa egin zuten, urteroko ohiturari eutsiz. Hiru sari banatu zituzten: urdaiazpikoa, solomoa eta gazta. "Eguraldi ederra egin zuen pagoen azpian egoteko, ederki joan zen eguna", adierazi digute.