Aramaioko Papargorri abesbatza, "oso pozik" ikasturteak eman duenarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uztailaren 16a

Ekain amaieran hartu zituzten oporrak Papargorri abesbatzako hiru taldeek. Azken kontzertua ekainaren 28an kultur etxean eskainitakoa izan zen: "Ez zen jende larregi egon, asko ez ziren enteratu. Abeslariak, baina, ederto ibili ziren. Helduen taldeko abeslariak bereziki, oso maila altua erakutsi zuten. Zenbait abestitan perfekziora hurbildu ziren", adierazi digu Blanca Mendialdua koordinatzaileak.

Hiru taldek osatzen dute Papargorri abesbatza gaur egun: 7 eta 10 urte arteko umeak, 11 eta 16 urte arteko gaztetxoak eta 16 urtetik gorakoak. Ikasturtea agurtzeko kontzertuan umeek eta helduek abestu zuten, Eli Izagirre eta Arantza Uriarteren aginduetara, hurrenez hurren. Erdiko taldekoek ez zuten abestu, "azken orduko arazoengatik".

Irailean, buelta entseatzera

Mendialdua pozik dago ikasturteak eman duenarekin: "Orokorrean oso ondo joan da ikasturtea. Egia da saioren baterako jende faltarekin ibili garela baina hutsune horiek datorren ikasturtean betetzea espero dugu". Oporretako geldialdi luzearen ostean, hiru taldeak irailean hasiko dira entseatzen: "Dagoneko lotu dugu kontzerturen bat edo beste irailerako  eta urrirako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak