Goi mailako kontzertua izango da, sona handiko bakarlarien parte hartzearekin: Lander Oyanguren, Amaia Zubiria, Ruth Osinaga, Jose Ramon Mendizabal, Susana Vazquez, Cristina Cubillo eta Katya Martin, besteak beste. "Aurrerantzean ere halako ospakizun ederrak antolatzeko jendeari borondate pixka batekin laguntzeko eskatzen diogu, bakoitzak ahal duen moduan. Kutxa bat jarriko dugu sarreran horretarako", diote antolatzaileek.