Herritarren Epaia ekimena Aramaion izan da

Guren Zumalde 2013ko uztailaren 7a

197/2006 doktrinari amaiera emateko eskatu dute Ibarran. Aramaioko jaiak aprobetxatuta, herriz herri dabilen ekimen ibiltaria Ibarran egin da. Herrira taldeak antolatuta.

Herritarrek aukera izan dute doktrinaren gaineko mezuak idazteko, eta baita kondenak beteta dituzten presoei elkartasuna adierazteko ere; gainera, 13:00etan elkarretaratzea egin dute. Herrirako kideek adierazi dute "Estrasburgok dioena dioela, jendeak doktrinaren inguruan uste duena jasotzeko" dela ekintza hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak