Jon Beitiak irabazi du tortilla lehiaketa

Imanol Gallego 2013ko uzt. 6a, 17:06

Aurreko urtean baino talde gehiagok hartu du parte tortilla lehiaketan. Guztira zortzi tortilla prestatu dituzte plazan eta epaimahaiak puntu bakarragatik saria Jon Beitiari eman dio.

Eguerdian ekin diote tortillak egiteari. Patatak zuritu, kipula txikitu... Gogotsu eta bizko hasi dira talde ezberdinak. Hainbat taldek gasarekin arazotxo batzuk izan ostean tortillak egin dituzte. Kipularekin batzuk, besteak piper berdearekin eta pare batek gurasoen laguntza izan duten arren, guztiek oso lan gozoak egin dituzte. Tortillak egin ostean aurkezpena ere zaindu dute eta ikurrinak, festetako zapiak eta hamaika marrazki ezberdin egin dituzte tortillak apaintzeko.

Horren ostean bost herritarrez osatutako epaimahaiak puntu bakarragatik Jon Beitiari eman dio aurtengo saria. "Guztiak ona zeuden baina pare bat hobeak izan dira" zioen epaimahaiko kide batek. Gazte irabazleak aitortu duen moduan "aitaren laguntza izan dut". Sariagatik galdetzerako orduan argi dauka Beitiak, "dirua aurreztuko dut aurrerago zerbait erosteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak