Badatoz San Martin jaiak!

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 5a, 11:05

'San Ferminen inbidixie? Bai zera!'. Hala dio aurtengo San Martin jaietako zapiak, eta aurtengo jaiak "mundialak" izango direla diote. Gaur lehertuko da festa, 19:00etako txupinazoarekin. Egitaraua antolatzeaz aparte, jai batzordeak zein Udalak aho batez erabaki zuten txupinazoa bota eta pregoia irakurtzeko ardura Eguzki talde mitikoari uztea: "Urteetan bazterrak alaitzen jardun zuten, umorea eta giroa jartzen, eta horregatik egindako lana eskertu gura diegu". Nicolas Gardokik eta haren iloba diren Joxe eta Felix Gardokik emango die hasiera jaiei udaletxeko balkoitik.

Herriko talde eta eragile ezberdinetako ordezkariak elkartu dira martxoa ezkero egin dituzten bileretan: "Bost bilera egin ditugu eta azkenean gustura geratu gara osatu dugun egitarauarekin. Murrizketak izan dira aurrekontuan eta diru gutxiagorekin egitarau erakargarria osatzea lortu dugula esango nuke", adierazi digu Blanca Mendialdua jai batzordeko kideak. Aramaioar guztiei kalera irteteko deia egin die Mendialduak.

JAIETAKO EGITARAUA

Egubakoitza, uztailak 5

18:00 Erretiratuen eskulanen ERAKUSKETAren inaugurazioa Sastiñan, Alaiak elkartearen eskutik. Hilaren 10era arte egongo da zabalik. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

19:00 Txupinazoa eta PREGOIA udaletxean.

19:05 Trikitixa eskolakoekin eta herriko txistulariekin KALEJIRA.

19:05 POTEO animatua Gazte Asanbladaren eskutik.

19:30 Umeendako TAILERRAK Bizente Goikoetxea plazan.

20:00 Txosnen irekiera.

22:00 ERROMERIA Bizente Goikoetxea plazan: Laja eta Narbaiza.

23:00 KONTZERTUAK Txosnetan:  Betagarri, Zain eta Emon.

Zapatua, uztailak 6

12:00 Asier Kidam magoaren MAGIA IKUSKIZUNA Bizente Goikoetxea plazan.

12:30 Patata-tortila TXAPELKETA. Patatak, gatza, olioa eta arrautzak antolakuntzak jarriko ditu.

12:30 Indarra TXARANGA herrian zehar, Vital Kutxak eskainita.

17:00 Tiro plato TXAPELKETA, Kurtzetagain elkarteak antolatuta.

17:00 BRISKA eta MUS txapelketak Alaiak erretiratuak elkartearen egoitzan. Gazta eta sagardo botilak lehen hiru bikoteendako

17:00 Txirritolinpiadetarako IZENA EMATEA.

17:30 TXIRRITOLINPIADAK, Txirritola euskara elkarteak antolatuta.

19:00 Bailarako taldeen KONTZERTUAK Txosnetan: AMD, Desorden eta Demasia.

23:00 Rock KONTZERTUAK Bizente Goikoetxea plazan: Anger eta Matxura.

23:30 Zesuma taldearekin ERROMERIA Txosnetan.

Domeka, uztailak 7

11:00 DIANA herriko txistulariekin.

12:00 MEZA Bizente Goikoetxea abesbatzaren parte hartzearekin.

13:00 Herriko DANTZARIEN EMANALDIA, Lagunartea dantza taldearen eskutik.

17:00 Parkean, JOLAS PARKEA.

18:00 HERRI KIROLAK Bizente Goikoetxea plazan. Erakusketa eta erakustaldia.

20:00 Erdizka Lauetan dantza taldearen EMANALDIA.

22:15 Deabru Beltzak taldearen eskutik Su danborrak IKUSKIZUNA.

23:15 Nafarroa: begirada bat etorkizunari egitasmoaren AURKEZPENA Elizako eskaileratan.

Astelehena, uztailak 8     

11:00 Umeendako JOLASAK parkean, Gazte Asanbladak antolatuta.

13:00 Barre Laborategia EMANALDIA plazan.

16:00 Koadrilen arteko PIKEA parkean, Gazte Asanbladak antolatu.

19:00 Arrasateko Musikalen EMANALDIA kultur etxean.

21:30 HERRI AFARIA plazan. Afalostean KALE ANIMAZIOA.

01:00 DJ Mikel. Ondoren Urrezko Gibelaren sarik banaketa (Parranda zale onenarendako saria).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak