San Martin eskolakoek kantu berriarekin egindako flashmob-a ikusgai dago sarean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko uzt. 2a, 14:07

'Kantari hasi eta esaten dugu beldur gabe: San Martin eskolarekin oso harro gaude'. Horixe da San Martin eskolarendako sortu duten kantuaren leloko zati bat. Abesti hori oinarri hartuta, ekainaren 14an flashmob-a grabatu zuten, Manex Agirre bertsolari aramaioarrak egin duen 'Ongi Etorri San Martin Eskolara' izeneko kantuarekin. Bideoa behean duzue ikusgai.

San Martin eskolakoek 2012-2013 ikasturteko ekintza planaren barruan kantu bat sortzea zuten jasota. Letra egiteko Manex Agirrerekin jarri ziren harremanetan: "Hasieratik jaso genuen haren baiezkoa. Kantua eratzeko ideia ezberdinak eman genizkion: denondako dela, euskalduna, ikastera eta jolastera gatozela...", adierazi digu Nekane Arrondo zuzendariak.

Doinua, The Pogues taldearena

Abestiaren egileak "sorpresaz" jaso zuen eskaera: "Nekanek, eskolako zuzendariak, deitu zidan esanez eskolaren izaera erakutsiko zuen kantu bat sortzea gura zutela, haurrek abesteko modukoa. Erantzukizun handia zela pentsatu arren baiezkoa eman nuen". Kantuaren doinurako The Pogues taldearen Sally Maclennane kantuan oinarritu zen Agirre: "Kantatzeko erraza zen doinu alai bat eskatu zidaten, dantzarako bidea ematen zuena. Horixe aukeratu eta letra aldatu nion".

Tobogan erraldoiari aipamena

Lagun duen Jon Aranburu gitarra joleari eskatu zion abestiari forma emateko. Mezua eskolako ordezkariekin batera adostu zuten: "Eskolaren aurkezpen moduko bat da, abesten duenak San Martin eskola zer den azaltzen dio eskola ezagutu gura duenari". Eskolako parte diren elementu batzuk aipatzen ditu kantuak, tobogana kasu: Zure ametsa tobogan erraldoi bat bada, etor zaitez San Martin Eskolara.

Ekainaren 7an entsegu bat egin zuten hilaren 14rako dena gertu izateko. Ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek hartu zuten parte grabaketan: "Jendeak oso ondo erantzun zuen, eskerrik asko!", esan digu Arrondok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak